Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte ospatuko da Bilbon, “Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko” lemapean. Sexu orientazioaz harago, jaialdiak lehen planoan egon ohi ez diren sexu aniztasunaren elementuei ikusgarritasuna eman nahi die aurten, genero identitatea eta adierazpena kasu. Julen Nafarrate Komunikazioa arduradunak ekarri dizkigu jaialdiaren xehetasunak. Guztira, 22 film luze izango dira Sail Ofizialean, hiru kategoriatan banatuta FIK, DOK eta KRAK, eta hiru egoitzetan banatuta Golem-Alhondiga, Bilborock eta BilbaoArte. Arantza Ibarrak zuzendutako Mi pequeño gran samurái film labur dokumentalaren erabateko estreinaldiak protagonismoa hartuko du inaugurazio ekitaldian.
Deskargatu hemen.