Motordun ibilgailuak Europan asmatu zituzten, baina garapen nagusia AEBetan gertatu zen, Detroit hirian, Henry Ford eta enparauek kate-ekoizpena sortu zutenean. Pentsa dezakezuenez,  bukaezina da ia-ia gai horretaz, kotxeak eta errepideak, dauden abestien zerrenda, batez ere Ameriketan (blues, jazz, country, rock eta abarreko estiloetan) egindako kantuak. Guk gaur aukera txiki bat […]

Aurrekoan iragarri genuen legez, aste honetan ere diruari buruzko kantuekin ibiliko gara. Diruarekin amodio/gorroto harremana konplikatu dugu eta horregatik gai honi buruz dagoen abestien kopurua agorrezina da. Beti egiten dugun moduan, Soinugela eremu guztietako kantuak ekartzen dizkizuegu, musikaren aniztasuna dastatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/soinugela/221215_soinugela_themetime_money_bi.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioko kantu-zerrenda: Put Your Money Where […]

Sosak, soldatak edo diruak ditugu gaur gaitzat Soinugelan. Bob Dylanek (berari Theme Time etiketa lapurtu genion) argitaratu berri duen The Pilosophy of Modern Song liburuan, Elvisek grabatu zuen Money Honey abestiaren azalpenean zera zioen: “Gustatuko litzaidake zentimo bat izatea diruari buruz ezagutzen dudan kantu bakoitzagatik”. Guk zerrenda bat prestatu genuen, […]

Deabruak egon badaude, baina infernua bertan daukagu askotan eta, hiltzean, berton ere lur azpian geratzen dira gorpuak. Gizakiek arroak izanik, arima eta erligioa asmatu zituzten, inurriak baino garrantzitsuagoak zirela pentsatuz. Asmakizun horren ondorioz, jaungoikoak eta paradisuek izan behar zituzten deabruak eta infernuak aurrez aurre. Gaur, herri kantuetan deabru eta infernu […]

Orain urtebete, Bob Dylanek bere Theme Time Radio Hour irrati saioa berreskuratu zuen eta atal bakar bat egin zuen, Whiskey-a gai hartuta. Anbar koloreko edaria izan zen gaia Dylanek egindako kantu aukeran. Guk ideia lapurtu diogu eta gai bereko theme time saio berezia egin dugu, aukera gehienbat ezberdina eginik. Dylanek […]

Pandemia dela eta, azkeneko bi udaberriak guztiz distopikoak izan dira, ezin okerragoak. Orain, oraindik udaberrian gaude eta ematen du txertaketekin amesgaizto honen bukaera ikusiko dugula aurten. Bitartean, udaberrria goraipatzen duten hainbat kantu ekarri dizkizuegu, eremu anitzetatik ikusirik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/soinugela/210520_soinugela_themetime_udabarria.mp3 Deskargatu hemen.   Udaberria (Allegro) kontzertua, Antonio Vivaldi, 1725. Swingtime in Springtime. […]

Ehunka kantu topatu ditugu drogei buruzkoak edota drogaren erreferentziekin. Bi saio hauetan gustuko ditudan lau dozena aukeratu ditut aste honetan eta datorren astean entzuteko. Hasiko gara euskal kantuekin (dozena bat): Sigarrillos amariyos (Hertzainak, 1984), Drogak AEKn (Hertzainak, 1984), Platinozko sudurrak (Kortatu, 1988), Joxemai beltza (Jotakie, 1989), La revoluzione de la […]

Gaurko kantuek etxea izango dute ardatz. Gizakien bizimodua etxean datza, bertan jaio, hazi, hezi, maite, gorroto eta hil egiten dugu, beraz, harritzekoa ez da milaka kantuk gure etxearn bertan edo etxerako bidean gertatzea. Guk aukera txiki baina ederra egin dugu eta guztietan etxean dugu bure bihotza. Hator hator mutil etxera […]