Etxekalte taldeak «Ez Hil Inoiz» disko berria aurkeztuko du Kafe Antzokian

Zer hartu iraganetik, eta zer utzi etorkizunari? Galdera horiek ardatz hartuta osatu du Etxekaltek «Ez Hil Inoiz» disko berria. Hamar urteko ibilbidearen arrastoa dakarren lan honetan, kanpora begira jarri dira, ondareaz, herriarekiko loturaz eta gorabeheren artean bizirik eutsi nahi dioten horretaz kantatzeko. Soinu klasikoak sintetizadore eta doinu modernoekin uztartuta, gaur Kafe Antzokian aurkeztuko dute diskoa zuzenean, Sua taldearekin batera. Hitzorduaren atarian, lan berriaz eta egindako bideaz aritu gara Unai Irisarri taldekidearekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hidrogeno zuriaren bila ARGIA astekarian

og. Urr 22 , 2026
Argi astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Artikuluak hidrogenoaren inguruko itxaropen handien eta benetako aukeren arteko arrakala aztertzen ditu Xabier Letonak. Hidrogeno zuria lur azpian naturalki sortzen dena da. Munduan hura aurkitzeko lasterketa dago, eta Mantle 8 enpresak Aralar, Lokiz eta Urbasa inguruan miaketak egiteko baimena lortu du. Oraingoz, […]

Honekin lotuak