Zer hartu iraganetik, eta zer utzi etorkizunari? Galdera horiek ardatz hartuta osatu du Etxekaltek «Ez Hil Inoiz» disko berria. Hamar urteko ibilbidearen arrastoa dakarren lan honetan, kanpora begira jarri dira, ondareaz, herriarekiko loturaz eta gorabeheren artean bizirik eutsi nahi dioten horretaz kantatzeko. Soinu klasikoak sintetizadore eta doinu modernoekin uztartuta, gaur Kafe Antzokian aurkeztuko dute diskoa zuzenean, Sua taldearekin batera. Hitzorduaren atarian, lan berriaz eta egindako bideaz aritu gara Unai Irisarri taldekidearekin.
Deskargatu hemen.

