My Morning Jacket taldea AEBetako Louisvillen (Kentucky estatuan) sortu zen 1988an. Sustraiak zituzten rock eta country musika eremuetan, baina askotan soinu sikodelikoak eta esperimentalak ere gauzatzen dituzte. Zuzenean jarraitzaile fidelak dituzte eta banda honen emankizunak gogoangarriak izan ohi dira. Guztira 10 bilduma egin dituzte eta gaur egun arte etenik gabe aritu dira lanean. Jim James taldearen buruak, 48 urterekin, beste bost bilduma argitaratu ditu bere kabuz eta, aurten, Wowed Out (“txundituta”) atera du, iragan abuztuaren 28an. Taldearekin nahiz bakarka argitaratutako kantu batzuk aukeratu ditugu gaur Soinugelarako.
Deskargatu hemen.
Kantuok:
- One Big Holiday (My Morning Jacket, 2003)
- Golden (My Morning Jacket, 2003)
- I’m Amazed (My Morning Jacket, 2008)
- Believe (Nobody Knows) (My Morning Jacket, 2015)
- Home (Green) (Jim James, 2026)
- Rewind It (Jim James, 2026)
- Lost Child (Jim James, 2026)
- Throwback (Jim James, 2026)

