Radiokultura.com-ek urtea bete du eta webgune berria bisitatuz hasi dugu saioa. Juanba Berasategi zinemagilea elkarrizketatu dugu gero. Oso tipo interesgarria. Elkarrizketa mamitsua. Albisteak 2.0: Interneteko aktualitatea aipagai. Marrapuntu.org, wikipediako 15.000 artikuluak, Gorka Moskutik edota beste albiste batzuk. Ostean Netlacheko egitaraua hartu dugu hizpide. Interesgarria oso. Saioa deskargatzeko egin KLIK. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061114.mp3

1

     Gaurko Solasaldian Josu Larrinagak duela gutxi Nazioarteko Energia Agentziak argitaratutako txostena izan du aztergai. Agentzia horren ustez, datozen urteetan beharrezkoa izango da energia nuklearra, besteak beste berotegi eragina murrizteko. Josu Larrianagak, bestalde, energia nuklearra batzuek esaten duten bezain garbia eta segurua ez dela esan digu. Solasaldi hau deskargatzeko, […]