Gabonekin batera, kontsumoa jaun ta jabe bihurtzen deneko garai honetan, arlo energetikoan ere gehiegi kontsumitzen dugula gogorarazi digu Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian. Milaka argitxo eta beste tresna batzuek kontsumitutakoa denon artean ordaintzeaz gain, zaila da ulertzea erakunde publikoen jarrera, urte osoa eman baitute aurrezteko aholkuak ematen. Iñakik esan duen […]
Hilabetea: abendua 2006
Musika ondarrutik helduko da piperpolisera Keike taldearekin. Ondarruko taldeak bere bigarren lan luzea aurkeztu berri du “Beldurra, mina, argia…” izenburupean. Beldurra eta mina daroa lan honek, gizarteko hainbat zama baina baita argia eta itxaropentsua da ere. Nerea Sanchez keike taldeko abeslaria izango da gurean. 2005eko Literaturako Nobel saria Harold PInter […]
Solasaldian Josu Larrinagak naturaren ustiaketa izan du aztergai. WWF edo World Wild Foundation erakundeak duela gutxi egindako azterketa baten arabera, ingurumenaren ustiaketak orain arteko erritmoa segituz gero, 2.050ean Lurraren halako bi beharko dira gure beharrak asetzeko. Beste era batean esanda, Lurrak ezin dio guk jarritako erritmoari eutsi. Solasaldi hau […]
Udazken honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Christian Mandealen zuzendaritzapean ohikoak ez diren autore honen lanak grabatu ditu. Disko honetatik lan batzuk aukeratu ditugu eta horixe izango da, hain zuzen, gaurko saioan eskainiko dizueguna: “20. Obertura”, “Herminie”, “Air d`Oedipe”, “Duo de Ma Tante Aurora” eta Easo Abesbatzarekin batera grabatutako “Stabat Mater”. Saioa […]
Hauxe izenpean hiru musikariok elkarrekin grabatu duten diskoaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zutela eta, hirurak gure estudioetara ekarri eta era guztiz lasaian ordu erdiz beraiekin solasten aritzeko probetxatu genuen. Ohiko moldeetatik ihesi, solasaldi informala nahi genuen eta halakoxea suertatu zen. Egia esan, gai bakarra proposatu genien abiapuntu bezala (Musika […]
