Gaurkoan Josuk animalismoa eta aberegintza gaien inguruko eztabaidak ekarri dizkigu, Jocelyne Porcher soziologo frantziarrak idatzitako Vivre avec les animaux: Une utopie pour le XXIe siècle liburuaren inguruan. Porcherrek dio animaliak maita daitezkeela, baita beraiek hil eta jan ere, aldi berean. Aberegintzaren aldeko aldarria egiten du eta azaltzen du zergatik egin […]

Gaurkoan okelatarako abereak hazteak dituen ondorioez mintzatu gara, batez ere ugaztunak direnak eredu industrialaren eredupean hazten direnean. Animalien sufrimendua, uren kutsadura, CO2 eta metano isuriak, baserri txikiekiko lehia desorekatua… Espainiako kontsumo ministro Alberto Garzónek, asmo onarekin, hainbeste okela ez jateko eta okela prozesatuak osasunarentzat kaltegarriak izan zitezkeela esan zuenean polemika […]