HAUXE GURE LURRA: Txuletaren ondorioak

Gaurkoan okelatarako abereak hazteak dituen ondorioez mintzatu gara, batez ere ugaztunak direnak eredu industrialaren eredupean hazten direnean. Animalien sufrimendua, uren kutsadura, CO2 eta metano isuriak, baserri txikiekiko lehia desorekatua… Espainiako kontsumo ministro Alberto Garzónek, asmo onarekin, hainbeste okela ez jateko eta okela prozesatuak osasunarentzat kaltegarriak izan zitezkeela esan zuenean polemika sortu zen. Ondoren, abelzaintza industriala kritikatu zuen eta gauza bera gertatu zen, izan ere, pernandokeria ugari entzun behar izan genituen, gehiago alderdien arteko sokatiran, propaganda eta zarataren bidetik, argudiaketa zintzoarena baino: Pedro Sanchezek txuleta bere puntuan gustatzen zaiola, PPkoak ezkerra baserritarren aurka dagoela… Txuletak oraingo kopuru eta prezioetan jatea ez da posible izango irizpide ekologiko jasangarrien arabera. Abelzaintza jasangarria eginez gero, txuletak orain baino gutxiago, garestiagoak eta osasungarriagoak izango dira. Luxuzkoak bihurtuko dira, hala ere, eta eredu ekonomiko honetan pobreek ez dute aukerarik txikiena izango dastatzeko. Horrek beste eztabaida batera garamatza, elikagaien bidezko ekoizpenaz gain, bidezko banaketa ere mahai gainean jarrita.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #162: Empty Files, Hurray for the Riff,Alynda Segarra, Maraca Diablo, Piztiak, U.S. Girls

ar. Mar 29 , 2022
Bilboko talde batek irekiko du gaurko saioa. Empty Files taldeak aurreko urtean atera zuen bere bigarren grabazio luzea. Lehenbizikoak Shadows izena zuen eta azkenak Lost Files. Talde ezohikoa da gure inguruan, Moxal bezalako proiektu gutxi batzuk kenduta, zaila izaten da musika elektronikoa hain organiko eta sarkor aurkeztea. Segidan Estatu Batuetatik […]

Honekin lotuak