Gaurkoan Josuk animalismoa eta aberegintza gaien inguruko eztabaidak ekarri dizkigu, Jocelyne Porcher soziologo frantziarrak idatzitako Vivre avec les animaux: Une utopie pour le XXIe siècle liburuaren inguruan. Porcherrek dio animaliak maita daitezkeela, baita beraiek hil eta jan ere, aldi berean. Aberegintzaren aldeko aldarria egiten du eta azaltzen du zergatik egin behar zaion aurre abeltzaintza industrialari, baina baita beganismoari eta «animalien askapenaren» ideologiari ere. Cause animale, cause du capital liburuan animalismoaren eta kapitalismoaren arteko konplizitatea azaltzen du. Bere ikerketa gaiak abeltzainen eta animalien arteko harreman afektibo eta intersubjektiboa, animalien ongizatea, abeltzaintza industrialetako lana, animalien heriotzaren lekua lanean eta animaliekiko loturen zentzua dira. 2014an Le Livre blanc pour une mort digne des animaux (“Animalien heriotza duinerako liburu zuria”) argitaratu zuen, 66 abeltzainekin egindako lanaren emaitza. Eztabaida bizia dago bere tesien eta animalismo antiespezistarenen artean.
Deskargatu hemen.