Gaur Udagoieneko ostera ekimenaren barruan Kafe antzokian, Kalakan eta Korrontzi taldeak arituko dira zuzenean. Agus Barandiaran batu zaigu irratira, Korrontzi taldeko trikitilaria. Ia 20 urteko ibilbide du taldeak eta tradizioa baztertu gabe, berritzeko nahia erakutsi du beti Korrontzik horren adibide orain arte plazaratutako lanak ditugu. Uda honetan kanpoan ibili dira […]

Trikitixari buruzko hitzaldi musikatu eman du Agus Barandiaranek gaur Kafe Antzokian. Agus Barandiaran eta Izaskun Iturri (Korrontzi) aritu dira hizlari. Trikitixa erroetatik izenburupean, Euskal musikan oso errotuta dagoen musika-tresna hori gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Trikitixaren historia eta gaur egun arteko bilakaera jorratuko du Agus Barandiaranek, eta garai desberdinetako trikitixak […]