Gaur Udagoieneko ostera ekimenaren barruan Kafe antzokian, Kalakan eta Korrontzi taldeak arituko dira zuzenean. Agus Barandiaran batu zaigu irratira, Korrontzi taldeko trikitilaria. Ia 20 urteko ibilbide du taldeak eta tradizioa baztertu gabe, berritzeko nahia erakutsi du beti Korrontzik horren adibide orain arte plazaratutako lanak ditugu. Uda honetan kanpoan ibili dira eta horren inguruan ere berba egin dugu. Gaualdi berezia prestatu dute gaurko izan ere badira urte batzuk Kafe Antzokia jotzen ez dutela eta gogoz datoz.
Deskargatu hemen.