Potojorran Bertso Eskolak V. urtez antolatu du Mauri eta Apolo Bertso Sariketa. Iñaki tabernan izango da hilaren 13an, 21:00etan. Aurten kantatzera gonbidatuak Idoia Anzorandia, Aissa Intsausti eta Gorka Pagonabarraga izan dira, bai eta iaz saritua izan zen Hodei Iruretagoiena ere. Gai jartzailea izango den Eneko Abasolorekin jarri gara harremanetan.  https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200311_Mauri_eta_Apolo.mp3 […]

Uda osteko merezitako atsedenaldiaren ostean, bueltan da POTTO irratsaioaren haize freskoa. Oraingoan, tamalez, aldaketa batzuekin. Gure Irratiaren eta Potto saioaren alma mater izandakoak, APOLOK,  uztailaren aurreneko egunetan utzi baikintuen. Hemendik aurrerako saio guztiak, bere omenez! Oporretatik bueltan, udako saioei begiratua eman diote Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak; aurreneko saio honetan […]

Xabier Lauzurika Uriguen, Apolo, larunbatean joan zitzaigun. Gaur Bilbo Hiria irratian bere inguruko saioa egin dugu, ezin genuen bestela eta ezin genuen besterik egin astelehen mingots honetan. Hainbat lagunen ekarpenek bere izaera bakana eta kontraesankorra marrazten lagundu digute: gizon itxuraz gogorra eta gertuko lagun xamurra, iritzi-emale zorrotza, zirikatzaile irreberentea, bizizalea, […]

5

18 urte pasa dira Zenbat Gara elkarteak irratia martxan jarri zuenetik, eta harrezkero hemen jarraitzen dugu, egunero euskara hutsez emititzen, sasi guztien azpitik eta gainetik. Orain arteko ibilbideaz, irratiaren egungo martxaz eta etorkizun hurbilerako egitasmoez mintzatu gara Xabi Lauzurika eta Jabi Zabala lankideekin, ahaztu gabe 18.a ospatzeko ekitaldi xume batzuk […]