Potto: Apolo gabeko lehenean, Plentziako bertsoak eta esaera zaharrak

Uda osteko merezitako atsedenaldiaren ostean, bueltan da POTTO irratsaioaren haize freskoa. Oraingoan, tamalez, aldaketa batzuekin. Gure Irratiaren eta Potto saioaren alma mater izandakoak, APOLOK,  uztailaren aurreneko egunetan utzi baikintuen. Hemendik aurrerako saio guztiak, bere omenez!
Oporretatik bueltan, udako saioei begiratua eman diote Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak; aurreneko saio honetan Plentzian izandako saio biren laginak dira entzungai:
* Irailaren 1ean, Antolin deuna jaien harira antolatutako bertso-jaialdia. Plentzia Telebistak egindako bideoa ikusgai hemen.
* Irailaren 26an, Plentziako Esaera Zaharren txapelketa

Ez dugu esandakoaren inolako damurik! Biba Apolo! Gozatu bertsoa!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Errigora ekimenaren kanpaina berria

az. Urr 7 , 2015
Berriro abian dugu Errigora kanpaina, Nafarroa Garaiko euskalgintza eta nekazaritza sustatzeko Erriberatik datorkigun ekimena. Udazkeneko kanpainaren atarian, zer nolako produktuak dituzten oraingo honetan azaldu digu Aitziberrek, auzolanaren, elikadura burujabetzaren, euskalgintzaren edo lurralde kohesioaren ikuspegitik begiratuta. https://bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151006hizpideaerrigora.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak