Gaurkoan, gizartean gero eta presenteago dagoen gai bati helduko diogu: eskola-jazarpena. Eta horretarako, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, haurrei zuzenduriko proiektu berezi bat ezagutuko dugu: “Kontaidazu Iratxo: Superheroia bullyingaren aurka”. 7 minutuko kapitulu honek, haur txikienei zuzenduta, ausardia, enpatia eta laguntasuna jartzen ditu erdigunean, eta modu hurbil eta ulergarrian erakusten […]
