“Kontaidazu Iratxo: Superheroia bullyingaren aurka” ikusentzunezkoa ezagutu dugu

Gaurkoan, gizartean gero eta presenteago dagoen gai bati helduko diogu: eskola-jazarpena. Eta horretarako, Eskola-Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, haurrei zuzenduriko proiektu berezi bat ezagutuko dugu: “Kontaidazu Iratxo: Superheroia bullyingaren aurka”. 7 minutuko kapitulu honek, haur txikienei zuzenduta, ausardia, enpatia eta laguntasuna jartzen ditu erdigunean, eta modu hurbil eta ulergarrian erakusten du nola egin aurre bidegabekeriei. Proiektu hau Baleuko eta Gookapi ekoiztetxeen elkarlanetik jaio da, eta Sua Enparantza dantzari eta aktorearen parte-hartzea du. Datuak kezkagarriak dira: Espainian, 5 haur eta nerabetatik 1ek eskola-jazarpena jasaten du. Horregatik, ezinbestekoa da txikitatik gaiaz hitz egiteko espazioak sortzea, eta horixe da gaur aurkezten dugun lanaren helburu nagusietako bat. Gaur gurekin izango ditugu proiektu honen inguruko xehetasunak kontatuko dizkiguten bi gonbidatu, Enara eta Leire.

Deskarbatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Doako eskolak eta mintzodromoak: AEK-ren “12. eguna” euskararen alde

al. Api 20 , 2026
Korrika bukatutakoan AEK aurkleztu zuen 12garren eguna. Euskaltegiak ireki eta doako ewgun bat antolatuko dute euskararekin lehen kontatu hori izateko. “Euskara gara eta izango gara!” lelopean, Korrikaren 12. eguna izeneko ekimena aurkeztu dute, euskararen aldeko konpromisoa eguneroko praktiketara eramateko asmoz. Helburua argia da: ikasi eta erabili. Horretarako, apirilaren 22an doako […]

Honekin lotuak