Azaroaren 15ean, Euskararen Etxea euskarazko bideojokogintzaren topagune nagusi bilakatuko da. Jokotenia Bideojokoen euskal jardunaldiaren zortzigarren edizioa izango da bertan, Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak antolatuta. Hiru helburu jakin ditu: euskara eta bideojokoak uzatartzea, komunitatea sendotzea eta sortzaile berrien lana ezagutaraztea. Gainera, goizean zehar lau hitzaldi eta mahai-inguru bat eskainiko dira. […]