Bilboko auzo elkarteen federazioak Apirilaren 28rako Manifestazioa deitu du, “Kalea ez da isilduko” lelopean. Auzo elkarteak prekarietatea, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira. Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko ehun elkarte […]

Bizkaiko garraio publikoan txartel bakarra erabili ahal izateko manifestua aurkeztu dute gaur goizean hainbat elkartek. Aspaldiko eskaria da, baina, Bilboko auzo elkarteen federazioak 2009an Garaioaren liburu zuria egin zuenetik egoera aldatu bada ere, gaur egun Bizkaian ez dago tarifa bateraturik. Esaterako Bilbon bidaia bera egiteko lau tarifa ezberdin daude erabiltzen […]