Bilboko auzo elkarteen federazioak Apirilaren 28rako Manifestazioa deitu du, “Kalea ez da isilduko” lelopean. Auzo elkarteak prekarietatea, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira. Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko ehun elkarte eta herri mugimenduren atxikimendua jaso dute.
Lanaren ekonomia irrati saioa langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da, gehiengo zapalduaren ikuspegia. Sarritan botere arrotzaren eta Kapitalaren ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre egiteko arituko dira Endika eta Jon […]