Eneko Zuloaga filologoak “Mendebaldeko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia” liburua aurkeztu du Durangoko Azokan. Liburu honek mendebaldeko euskara zaharra du aztergai, zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebaldean zeuden ezaugarri eta zatiketa lektal nagusiak. Egilea Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta EHU eta Euskaltzaindiaren artean argitaratu dute […]