Mamassa eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean etetea lortu dute Atxurin

AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Mujika eskolako familia elkarteak jakinarazi dute Mamassaren eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean eten dutela. Sindikatuaren lanari eta mobilizazioari esker lortu dutela adierazi dute, baina familiak etxean jarraitzeko behin betiko irtenbidea eskatu dute. Mamassak eta haren 2, 6 eta 16 urteko semeek hiru urte daramatzate Bilboko Atxuri auzoko udal etxebizitza batean bizitzen, eta bertan erroldatuta daude. Etxebizitza, ordea, senide baten izenean dago. AZETek azaldu duenez, titulartasuna aldatzeko eta familiaren egoera erregularizatzeko saiakerek ez dute emaitzarik izan. Bi eragileek etxebizitza arazoek haurren ongizatean eta hezkuntza ibilbidean duten eragina nabarmendu dute. Horren aurrean, hezkuntza komunitateari elkarlanean eta elkartasunean aritzeko deia egin diote, eta etxebizitza eskubide publiko eta unibertsal gisa bermatzea aldarrikatu dute. AZETek Bilboko Udalari, Etxebizitza Sailari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die familiaren egoera erregularizatzeko urratsak egin ditzatela, etxean geratu ahal izateko. Halaber, azaroaren 11ko grebarekin bat egiteko deia egin du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maitane Etxeberria Aizu aldizkarian

al. Aza 9 , 2026
Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Azaletik abiatu gara, eta bertan Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina ikusten dugu, izan ere, Maitane Etxeberria elkarrizketatu dute. Horrez gain, Brasilgo Maracanã futbol estadioren inguruko erreportajea eta Idoia Uranga aktoreari egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide Eñautekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261109_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak