Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok giza katea antolatu du Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotzeko. Giza Katearen baitan Kataluniari elkartasuna adierazteko “elkartasun kilometroa”, kilometro berezia egingo dute Bilbon. 122. kilometroa izango da “elkartasun kilometroa” izena jarri dioten kilometro berezia. Bilbon bertan izango da, Eliptika plazaren inguruan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180524_GEDkatalunia.mp3 Deskargatu hemen

Gure Esku Dago ekinbideak mobilizaziora deitu du datorren ekainaren 10erako. Erabakitzeko eskubidearen arloan urrats berriak emateko, galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko deia egin dute. Ekainaren 10ean izango da zita, eta Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikora arteko tartean mosaiko erraldoi bat irudikatzea izango da asmoa. Mobilizazio horren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko […]