IBAIZABAL: Galdera ikur erraldoia egingo du Gure Esku Dagok Bilbon ekainaren 10ean

Gure Esku Dago ekinbideak mobilizaziora deitu du datorren ekainaren 10erako. Erabakitzeko eskubidearen arloan urrats berriak emateko, galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko deia egin dute. Ekainaren 10ean izango da zita, eta Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikora arteko tartean mosaiko erraldoi bat irudikatzea izango da asmoa. Mobilizazio horren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko dute. Euskadi plazan eman dituzte adierazpenak , asteburuan Euskal herriko  53 herritan eginiko herri galdeketetan 63.000 lagun mobilizatu zituzten erabakitzeko eskubidearen alde. Maiatzaren 27an Prest egunak antolatu dituzte, eta Bilbon ere Gure Esku Dago herri dinamikako taldeak egin dute deialdia. Hainbat lagun elkartzea dute xede maiatzaren 27an, larunbatean, eguerdian. Topagunea Isozaki dorren arteko eskailera da. Bertan elkartuko diren lagunek galdera ikur bat osatuko dute “Bilbo erabakitzeko prest dagoela” adierazteko. Gaurkoan Angel Oiarbideren hitzak batu ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: War Pigs (Black Sabbath)

az. Mai 10 , 2017
Abesti honi hasieran Walpurgis deitzeko asmoa zuten Black Sabbath taldekoek, meza beltz moduko esanahia duen zeremonia satanikoa, alegia. Diskoetxeak, hala ere, 1970eko Paranoid diskoan sartzeko izen satanikoegia iritzi zion eta War Pigs bihurtu zuten. Aldaketak, hala ere, gaizki ulertua ekarri zuen, askok Vietnameko gerraren aurkako aldarri moduan interpretatu baitzuten abestia. […]

Honekin lotuak