Dosi bakarreko Janssen txertoa ematen hasi da. Saiakuntza klinikoek frogatu dute dosi bakarra nahikoa dela % 67 infekzioaren aurka babesteko. Astrazeneca eta Sputnik  txertoak bezala, txertoa adenobirikoa da, hau da, koronabirusaren S proteina sortzeko behar den informazioa garraiatzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210601_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Elhuyar Zientzia Azoka presentziala egingo da, ekainaren 5ean, Bilboko Areatzan. Han, 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsiko dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak, eta, egoera dela eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte ekitaldian. Arratsaldean, sari-banaketa egingo da Zabalgune eraikinetik, streaming […]

Gauza gutxik ematen dute besarkada zintzo batek edo sentitutako laztan batek baino kontsolamendu handiagorik. Alabaina, laguntza fisiko eta emozionalaren beharrean gauden egoera honetan, saihestu beharrean gaude, gehien maite ditugun pertsonei birusa ez transmititzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210525_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Herrialde batzuetan antigeno-testen erabilera bultzatzen ari dira autodiagnostikoak egiteko. Proba bizkorragoak eta merkeagoak dira eta, aditu askoren iritziz, oso lagungarriak izango lirateke pandemiaren kateak ahalik eta azkarren mozteko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210511_koronabirus.mp3 Deskargatu hemen.

Izurriaren bilakaera ulertzeko funtsezko kontzeptua da hazkunde esponentziala, horrela hedatzen baita birusa. Hobeto ulertzeko, alderantzizko piramide batekin alderatzen dugu; piramide horretan, maila batetik bestera igotzerakoan azalera bikoizten da. Beraz, jaitsi eta aurreko puntura iristeko, haren hedadura ere murriztu behar da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210504_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

COVAX, txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen ekimena da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatuakoa. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da. Helburua da 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210427_koronabirusarenGakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Koronabirusak eragindako infekzioaren ondorioak ez dira horren larriak haur eta gazteetan. Oraindik argi ez dagoena da transmisioan jokatzen duten papera. Dirudienez, adinaren araberakoa da, txikienek ez dute birusa adinekoek bezain erraz transmititzen. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210420_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

“Zientziaren izarrak” Emakumeak, itzaletik argira liburua izan dugu hizpide Egoitz Etxebeste Adurizekin. Zientziaren 19 izar dira liburu honetako protagonistak, benetako izarrak izan arren itzalean gelditu zirenak. Bidea urratu zuten 19 zientzialari, guztiak emakumeak. Itzaletik argira. Elhuyar aldizkariaren “Istorioak” atalean argitaratutako istorioak dira. Liburuan haien bizitza eta gizartea nolakoa zen ere […]

Europako Medikamentu Agentziak ondorioztatu duenez, ez dago txertoak gertaera tronbotikoak eragiten dituen ebidentziarik. Urtean, berez, 1000 pertsonatik batek gertaera tronbotiko bat izaten du. 5 milioi dosi eman ziren unean, 30 kasu eman ziren, estatistikoki zegokiona baino gutxiago. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210330_Koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.