Dosi bakarreko Janssen txertoa ematen hasi da. Saiakuntza klinikoek frogatu dute dosi bakarra nahikoa dela % 67 infekzioaren aurka babesteko. Astrazeneca eta Sputnik txertoak bezala, txertoa adenobirikoa da, hau da, koronabirusaren S proteina sortzeko behar den informazioa garraiatzen du.
Santutxuko karmela espazioak bost urte bete ditu eta aste honetan ospatuko dute. Auzotik auzorako espazioa okupatu eta autogestionatua dugu, Oihana Bartak gogora ekarri digun moduan. Hiru egunetako egitarau antolatu dute “ez dadila haria eten” lelopean. 2015eko azaroan, Santutxu auzoko KRML Bizirik plataforman bildutako bizilagun talde batek ikastola zaharra okupatu […]