Elhuyar zientzia azoka larunbatean ospatuko da Bilboko Areatzan

Elhuyar Zientzia Azoka presentziala egingo da, ekainaren 5ean, Bilboko Areatzan. Han, 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsiko dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak, eta, egoera dela eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte ekitaldian. Arratsaldean, sari-banaketa egingo da Zabalgune eraikinetik, streaming bidez eskainia. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea, zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia eskainiko du goizean Areatzatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #318: [Ekitaldi presentzialak bueltan daude, gutxi gorabehera]

ar. Eka 1 , 2021
Edizio honetan Mobile World Congress Bartzelonan berriz ospatzeko plan berriak azalduko ditugu, baita web-orriak euskeratzeko tresnen garapenak edo Europar Batasunak aurrera eraman duen COVID ziurtagiria. Bestalde, bideojokoen atala bueltatuko da, E3a gertatuko dena aurreratzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. […]

Honekin lotuak