Aurrez aurrekoa izan da aurtengo Zientzia Azoka. Urtebeteko etenaldiaren ostean kalean da zientzia egiten duten gazteen erakustokia. 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsi dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak eta, egoera dela eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte larunbateko azokan. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea, zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea. Urte osoan zehar garatzen den proiektua dugu, eta emankizun berezi honetatik gazteek eginiko lanak ezagutzeko aukera izan dugu. Hala ere, aipatu dugun bezala, Zientzia Azoka urte osoan garatzen den proiektua dugu, Xehetasunak ezagutzeko Danel Solabarrieta izan da gurekin.
Basauriko Uribarri-AirRactor ikastetxeak ikasgela aireztatzeko prototipoa garatu du. Institutuko gela batzuen aireztapena ona ez zela ohartuta AirRactor proiektua sortu genuen aireztatzeko prototipo bat diseinatu eta horrela arazoari konponbidea emateko. Gorka eta Ederrek eman dizkigute azalpenak.
Somorrostro ikastetxeko Mikel eta Irenek Eguzki-Hozkailu jasangarria nola egin duten azaldu digute. Norbaitek galdetuko baligu nola lor litezkeen ura, elikagaiak eta sendagai freskoak hirugarren munduan, sare elektrikora konektatuta egon gabe, zaila izango litzateke erantzuna ematea; proiektu honetan arazo hori konpontzen saiatu gara, panel fotoboltaiko baten bidez lortutako energia-iturri gisa erabiltzen duen hozkailu jasangarri eta eramangarri bat diseinatuz eta eginez.
Elorrioko ikastetxean Antibiotikoen in guruko ikerketa garatu dute. Garazik eta Luciak azaldu digute. Azken hilabeteetan, Covid19ko pandemia dela eta, konturatu dira botikak (pilula asko edo antibiotikoak) erabiltzen ditugula gure eguneroko bizitzan sarritan. Horrek guztiak farmaziako produktuen erabilera ikertzera eraman ditu, epe luzera gure osasunari benetan eragin diezaioketen ikusteko. Lehenik eta behin, inkesta bat egin genuen Elorrio BHI institutuko ikasleen, irakasleen eta gurasoen artean. Ondoren, inkesta horien emaitzak aztertu eta geure ondorioak aterako ditugu. Ikerketaren amaieran, antibiotikoei eta etorkizunean sor ditzaketen arazoei buruzko informazioa bildu genuen, gure ezagunei behar bezala erabiltzeko aholkuak emateko.
Lauro ikastolako Nahia espaziora eramateko elikagaiekin eginiko ikerketa azaldu digu. Ikerketa lan honetan urteroko lekaleen hazkuntza prozesua mikrograbitatean nolakoa den eta zein eragin duen geotropismoak beraien ernetzean ikusiko dugu. Honetarako, klinostato bat diseinatu, eraiki eta programatuko dugu.
Basauriko Uribarri ikastetxeko bigarren proiektua ezagutu dugu; Nagore eta Goizeanek Aforo zenbatzailea eta CO2 neurgailua aurkeztu digute . Sentsore-19 proiektuak bi sistema edo atal desberdinez osatuta dago: alde batetik, aforo zenbatzailea dago; eta bestetik, CO2 neurgailua. Lehenengo sistema sakatzaileek eta LED-ekin egindako keinukariak osatzen dute. Bigarren sistema CO2 -a neurtzen duen sentsoreak, OLED pantailak eta LED batzuk osatzen dute. Gela batean kokatzeko diseinatuta daude, aforo zenbatzailea atearen ondoan jartzeko, eta CO2 sentsorea leihoetatik eta atetik urrun jartzeko. Bi sistema hauen erabilera ikastetxeetan koronabirusaren kutsadura galarazteko pentsatuta daude, beti ere klaseetan ahalik eta erosotasun handiena mantenduz.
Begoñazpi ikastolako Ane eta Josuk Goalballa hobetzea besokoak jarriz proiektua azaldu digute. Goalball-en, orientazioa da zailtasun larriena. Goalball da ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat berariaz sortutako kirol paralinpiko bakarra. Gure taldeak mugimenduak detektatzeko programa bat sortu du denbora zehaztasunez kalkulatzeko eta mugimenduen jarraipena errazteko. Jokalari bakoitzak bere posiziora iristean darion besokoa darama.
Lauaxeta ikastolak Giza pertzepzioari buruzko ikerketa zientifikoa entzumena landu du. Zuientzia Azkan Laia izan da ikerketaren nondik norakoak azaltzen. Gai honetan lantzen den atalean, giza pertzepzioan oinarritzen da, hauek aztertzeko, ikerketa zientifiko baten bidez haien funtzionamendua azalduko da, eta beste alde batetik, esperimentazioen bidez frogatuko da zelan jokatzen duten egoera problematiko batzuen aurrean, hala nola ilusioen aurrean.
Gernikako Barrutialde ikastetxetik Gartzen hurbildu zaigu. Gorputzaren indarra erabiliz gailuak kargatzeko sistema garatu dute. Azken urteetan eman diren aldaketa teknologikoek gizartearen ohiturak aldatu dituzte, batez ere gazteen artean. Izan ere, gailu eramangarri kopurua asko gehitu da, horrek dakarren energia kontsumoarekin batera. Baina ez da, zoritxarrez, aldaketa bakarra izan. Gailu elektroniko hauek sedentarismorako joera ere gehitu baitute. Arazo honi konponbide bat ematen saiatu gara, norbere energia energia elektriko bihurtzen duen gailua sortuz.
San Nikolas ikastolak ENERGY STAIRS ikerketa burutu du Zientzia azokan. Jon eta Oihanek honen berri eman digute. Eskailerak igo eta jaistean energia asko egiten da horretarako igotzen dugun bakoitzean eta jaisten dugun bakoitzean eskaileretan zeozer jarri energia hori elektrizitate lortzeko eta energia aurrezteko, gainera jende asko pasatzen dira eskaileretatik egunean eta aldi askotan pasatzen dira orduan horrekin energia asko aurreztu dezakegu.
Indautxuko El Carmen ikastetxeak Ume feralen inguruko ikerketa garatu du, Xiyu eta Nahia batu zaizkigu. Genie Wileyren kasua aztertu dute, honako galdera hauei erantzuteko: “Galtzen al da denborarekin lehen hizkuntzak eskuratzeko gaitasuna?” Eta “norbait berrartu al liteke gizateriatik hainbeste denbora bakartuta egon ondoren?”.
Laudioko ikastolak ere Zientzia azokan parte hartu du, Xabier eta Xabier etorri dira. Ikastetxeko ortua ureztatzeko, ureztatzeko zirkuitu bat garatu dute.
Elhuyar Zientzia Azokan, gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateak ere parte hartu du Zientzia azokan, Silvia bertako ikerlaria da GLUTEN3S ikerketa taldeko partaidea.Glutenik gabeko dieta jarraitu behar duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen.
Euskal Herriko Unibertsitatetik Ingeniaritza eskolak ere Zientzia azokan parte hartu dute. Ana Picallo ENEDI ikerketa taldekoa dugu. Energia eraikinetan aztertzen dute.
Mondragon Unibertsitatea Miren Illaramendi ikerlaria Goi Eskola Politeknikoan ikasleek eginiko lanak zeintzuk izan diren aurkeztu dizkigu. Ingeniarien ekarpena gizartera zein zian daiteke erakutsi dute zientzia azokan.
Saio osoa berton duzue entzungai:
Saioa deskargatu hemen.