2017an San Inazioko auzokideek 17 urte abandonatuta zegoen espazioa okupatu zuten. Errondoko auzo etxea lau urtez auzokideentzako espazioa bilakatu du. Duela gutxi jakin dute Eroskik Maiatzean 5ean hustu nahi duela espazioa. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: […]

San Inazioko auzokideen baratzeek “suntsiketa” salatzeko protesta egin dute.  Suntsiketa hori ekarriko duten erabakiaren aurkako kontzentrazioa deitu zuen asteazkenean Errondoko Auzo Etxeak. Sepurukoatxako ortuen inguruko zehetasunak ekarri dizkigu Iñigo auzokideak. Sepurukoatxako tontorra garbitzen ari da Bilboko Udala, bertan behatoki bat egiteko. Horretarako bertako ortu batzuk eta eraikuntza batzuk bota dituzte, […]

Apirilaren 1ean bete zen urtebete San Inazioko auzotar talde batek Navarro Villoslada kaleko Eroski zaharra okupatu zuenetik. Errondoko auzo etxea izena jarri diote guneari. Urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte apirila osoan zehar. Gurekin izan dugu Jone, Errondoko auzo etxeko kidea, ekitaldien beri eman eta errondokori buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Errondoko.mp3 […]