Gentrifikazioaren kontrako kontzentrazioa egin dute San Inazio auzoan

San Inazioko auzokideen baratzeek “suntsiketa” salatzeko protesta egin dute.  Suntsiketa hori ekarriko duten erabakiaren aurkako kontzentrazioa deitu zuen asteazkenean Errondoko Auzo Etxeak. Sepurukoatxako ortuen inguruko zehetasunak ekarri dizkigu Iñigo auzokideak. Sepurukoatxako tontorra garbitzen ari da Bilboko Udala, bertan behatoki bat egiteko. Horretarako bertako ortu batzuk eta eraikuntza batzuk bota dituzte, tartean bi pertsona bizi ziren eraikuntza bat. Auzokideek salatu dute mugimendu hauen atzean etxebizitza gehiago eraikitzeko asmoa dagoela.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mohammed Ounasser migratzailearen historia eta “Atzerrian lurra garratz” antzezlana Argia astekarian

ol. Ots 19 , 2021
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu aste honetako errepasoa. Mohammed Ounasser gazteari eginiko elkarrizketa nabarmendu dute azalean. 16 urte zituela bere herria eta familia utzi eta patera batean sartu zen Europako ametsaren bila. Iruñean bizi da eta 2019an Nafarroako Gazteriaren […]

Honekin lotuak