2017an San Inazioko auzokideek 17 urte abandonatuta zegoen espazioa okupatu zuten. Errondoko auzo etxea lau urtez auzokideentzako espazioa bilakatu du. Duela gutxi jakin dute Eroskik Maiatzean 5ean hustu nahi duela espazioa. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: “espazioa hustu nahi du, berriro hutsik egon dadin, inork erabili gabe”. Maiatzaren 2an eguerdia manifestazioa egingo dute auzoan.
Deskargatu hemen.