Durangoko Azokak 57. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Azokak ohiko formatua berreskuratuko du aurten, bi urte bereziren ostean, eta abenduaren 7tik 11ra euskal kulturaren “eztanDA!” bizitzeko prest agertu dira antolatzaileak. Horretarako, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri Landako guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta […]

 Durangoko Azokak ohiko formatua, publikoaren sarrera librea, berreskuratuko du edizio honetan, pandemiak azken bi urteetan eragindako egoera bereziaren ostean. EztanDA! lelopean, abenduaren 7tik 11ra egingo da aurten Durangoko Azoka, ohiko gisan, gaur Gerediaga Elkartean Durangon antolatutako prentsaurreakoan azaldu dutenez: “Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da; Durango osotik eta Euskal Herri […]