EztanDA! lelopean, abenduaren 7tik 11ra egingo da aurten Durangoko Azoka

 Durangoko Azokak ohiko formatua, publikoaren sarrera librea, berreskuratuko du edizio honetan, pandemiak azken bi urteetan eragindako egoera bereziaren ostean. EztanDA! lelopean, abenduaren 7tik 11ra egingo da aurten Durangoko Azoka, ohiko gisan, gaur Gerediaga Elkartean Durangon antolatutako prentsaurreakoan azaldu dutenez: “Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da; Durango osotik eta Euskal Herri osorako zabalduko den eztanda. Bost egunez iraungo duen eztanda”, azaldu du Nerea Mujika elkarteko presidenteak. Ruben Ramos diseinatzaileak sortu du aurtengo irudia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia urriaren 13tik 20ra ospatuko da Bilbon

ar. Urr 11 , 2022
Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia urriaren 13tik 20ra ospatuko da Bilbon. 14. Edizioa du, Garapen Iraunkorreko Helburuak bultzatzen ditu. Jaialdiak pertsona guztien ahots izaten jarraitzen du, eta giza garapen berdinzalea eta jasangarria bultzatzen.2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketarako guneak sustatzearekin batera, herritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko […]

Honekin lotuak