Durangoko Azokan 930 nobedade eta 250 kultur ekitaldi baino gehiago izango da

Durangoko Azokak 57. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Azokak ohiko formatua berreskuratuko du aurten, bi urte bereziren ostean, eta abenduaren 7tik 11ra euskal kulturaren “eztanDA!” bizitzeko prest agertu dira antolatzaileak. Horretarako, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri Landako guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelakoak (ikus-entzunezkoak, papergintza eta abar). Erakusmahaitan salgai egoteaz gain, nobedade horiek guztiak Azokako online dendan ere eskuragarri egongo dira, abenduaren 7tik 10era bitartean, www.durangokoazoka.eus webgunean. Durangoko Azokak ateak irekiko ditu abenduaren 7an, eta bi urteko etenaldiaren ostean, milaka ikasle izango ditugu Landako gunean. Guztira, 1500 ikaslerentzako tailerrak antolatu ditu Azokak. Aurtengo beste berritasun bat abenduaren 9an etorriko da. Egun horretan ospatuko da “Gazte eztanDA!”, gazteei begira Durangoko Azokak antolatu duen egitarau berezia. Egunean zehar Azokako gune guztietan hamaika kultur ekitaldi egongo dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: ametsgaiztoak

lr. Aza 26 , 2022
Gaur amama berandu heldu da irratira! Arraroa ezta? Bart gauean ametsgaizto batek ez zion lorik egiten utzi eta neka neka eginda etorri da… Helduek ere beldurrak dituztela jakin dute gaur Lur eta Ilargik! https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/221126_gaurezdagoeskolarik_beldurrak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak