Euskal Herriko txoko ezberdinak literaturaren bidez josten dituen egitasmo baten fruitu da Hamaika irakurtzeko jaioak ipuin-bilduma. Udalbiltza-k sustatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioan, hamabi idazlek hiru asteko egonaldi bana egin dute euren bizilekua ez den herri batean, eta esperientzia horretatik sortu dira hamaika istorio. Horietako bat da Maitane Nerekanek Amasa-Villabonan […]

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka deialdiari esker estreinatu da Oier Zuñigaren Eresia. Lurra arin bekizu, ama ikuskizuna. Doluaren inguruko antzezlana edo ikuskizuna. Emaitza ikuskizun eszeniko hibrido bat da: obrak badu antzerkitik, baina badu, halaber, dantzatik, kantutik eta performancetik ere. Ez ohiko dramaturgia proposatzen dute, Eneko Gil, Belen Cruz eta Oier Zuñiga […]