Gaurkoan Yurre Ugarte izango dugu gurekin. Urte luzez ikus-entzunezkoen munduan gidoilari eta sortzaile lanetan aritu ondoren, lehen nobela argitaratu du: Harakinen alaba, elkar argitaletxearekin. Liburuak Alex Garmendia izeneko emakume baten aldaketa prozesua kontatzen du: harremanak, lana eta etxea birpentsatzen hasi den gidoilari batena. Pandemiaren osteko dolua, identitatearen bilaketa, irudimenaren pisua […]
