PIPERPOLIS: Yurre Ugarterekin “Harakinen alaba” eleberriaz mintzatu gara

Gaurkoan Yurre Ugarte izango dugu gurekin. Urte luzez ikus-entzunezkoen munduan gidoilari eta sortzaile lanetan aritu ondoren, lehen nobela argitaratu du: Harakinen alaba, elkar argitaletxearekin. Liburuak Alex Garmendia izeneko emakume baten aldaketa prozesua kontatzen du: harremanak, lana eta etxea birpentsatzen hasi den gidoilari batena. Pandemiaren osteko dolua, identitatearen bilaketa, irudimenaren pisua eta gaur egungo ikus-entzunezko industriaren logikek zeharkatzen dute kontakizuna; guzti hori umorea eta barne ahots oso indartsua lagun. Literaturaz, sormenaz eta bizitza berridazteko beharraz ariko gara berarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA 294#: Iban Martin, Meltt, Boards Of Canada, Bertzesfer, Tiga, Mugan, My New Band Believe

ar. Eka 2 , 2026
Gaurko saioan intimitatera eta atmosferetara egingo dugu bidaia, doluaren ertzetik elektronika dantzagarri eta esperimentalagoetaraino, beti ere irudi indartsuz eta soinu zainduz jositako kantuak aukeratuta. Lehen geltokia Iban Martin izango da, Zaurietan Lore bere lehen bakarkako lan onirikoarekin; lau abestiko EP honetan aitaren heriotzaren doluak ematen dio zentzua kantu guztiei, eta […]

Honekin lotuak