Non egiten duzue kaka zuek? Txikitxuak pardela kendu eta pixontzira pasatu behar direnean zailtasunak dituzte batzuetan… Baina amamak eta Ilargik plan bat daukate Ekhi txikitxuari pixontxia erabiltzen ikasten laguntzeko. Entzun nahi duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240309_gaurezdagoeskolarik_kaka_ta_pardela.mp3 Deskargatu hemen.
haurrak
Zelan konpontzen zarete zure auzokideekin? Gaur Ilargi etxetik bota du aitak, izan ere lagun batekin ibili da zarataka jolasten eta auzokide bat etorri zaie ate joka oso haserre, ezin zuelako lorik egin. Kontatuko digu zelako abentura izan duten eta zelan joango diren barkamena eskatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240302_gaurezdagoeskolarik_ipotxena.mp3 Deskargatu hemen.
Pertsona bakoitza zerbaiten beldur dela argi dago. Ilargik, beldurra izateak, ez duela esan nahi beldurtia izatea ikasi du. Amamak beldurrak erne egotea eta gauzak egitean kontuz ibiltzea eragiten digula azaldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240224_gaurezdagoeskolarik_beldurrak.mp3 Deskargatu hemen.
Batzuetan uste dugu ez garela tokietara egokitzen, ez zaigulako gustatzen gainontzekoei gustatzen zaizkien gauza berberak egitea. Baina gure begirada irekitzen badugu, gure lekua aurkituko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240217_gaurezdagoeskolarik_egokitzen.mp3 Deskargat hemen.
heltzear daude. Ilargi pailazoz mozorrotuko da eta amama zanpantzar mozorro bat josten ari da. Zuek zertaz mozorratuko zarete? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240210_gaurezdagoeskolarik_ihauteriak.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargi apur bat berandu heldu da irratira bere logela txukuntzen egon delako. Amamak txikiak garenean gurasoek den dena egiten zigutela baina nagusitzean ardurak hartzen hasiko garela azaldu dio. Zuek ze motatako etxeko lanak egiten dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240203_gaurezdagoeskolarik_logela_apaintzen.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargik txikia zenean sorgina izan nahi zuen, medikuarenera joan ostean medikua, ileapaindegian egon ostean ileapaintzailea, trenez bidaiatu ostean tren gidaria,….zuek handitan zer izan nahi duzuen, argi daukazue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240127_gaurezdagoeskolarik_handitan.mp3 Deskargatu hemen.
Bihar Olentzero etorriko dela denok dakigu… bere istorioa, abestiak, janzkera… baina zuek uste duzue bera bakarrik opari guztiak egin eta banatzeko gai dela? Ez, harekin batera Mari Domingi dator! Prest zaudete biharko gau magikoaz gozatzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231223_gaueezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gabonetan litxarreri asko jaten ditugu: turroiak, mazapanak, polboroiak…zein da garai honetako gehien gustatzen zaizun gozokia? Ilargirenak txokolatezko trufak dira, baina berak egindakoak! Probatu nahi badituzue adi egon errezeta emango digula eta! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231216_gaueezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargi guztiz emozionatuta etorri da GABONAK gertu daudelako. Amamak asko falta dela esan diot arren, galtzagorriei buruzko ipuin bat kontatu dio azkenean. Badakizue nortzuk diren galtzagorriak? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231206_gauezdagoeskolarik_galtzagorriak.mp3 Deskargatu hemen.
