Egunero da euskeraren eguna, Naina egunero ez da abenduare 3a, horregatik Ilargi, urduri etorri da irratia gaur. Korrikarako Planck ere eginda dauzka dagoeneko. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231130_gaurezdagoeskolarik_euskararen_eguna.mp3 Deskargatu hemen.
haurrak
Indarkeria sexistaren aurkako eguna: Guztiok ezetz esateko eskubidea daukagu. Beraz ez euki zalantzarik! Zerbait gustatzen es zaizunean, esan ezetz beldur barik!. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231125_gaurezdagoeskolarik_musuak.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargik txakur bat eskatu die gurasoei, haien ustez askoz gehiago pentsatu beharko du. Amama bere auzokidearen txakurra zaintzen dabilenez, Ilargi laguntzera joango da. Zuek baduzue animaliarik etxean? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231109_gaurezdagoeskolarik_leireren_txakurra.mp3 Deskargatu hemen.
Zein da zure urtarorik gogokoena? Ilargik argi dauka, udazkena ez. Urtaro bakoitzak bere xarma daukala azaldu dio amamak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231103_gaurezdagoeskolarik_udazkena.mp3 DEskargatu hemen.
Ilargik gau bela bat egingo du arimen gaua ospatzeko eta apur bat urduri etorri zaigu irratira. Amamarekin batera mozorroa prestatu, bizkotxo bat egin eta ipuintxo bat kontatu ostean poz-pozik gelditu da! Zuek ze plan duzue gau beltzerako? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231027_gaur_ez_dago_eskolarik_gabe_beltza.mp3 deskargatu hemen.
Ilargi triste dago, Lur etxez aldatu denez, ez doalako berarekin eskolara . Gainera, ikasturte honetan ikasgela eta irakasle berriak ditu, zenbat aldaketa! Amamak azaldu dio aldaketak direla eta mundua ez dela amaitzen eta horrela gauza berri batzuk kontatu ahal izango dizkio Lurri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231010_gaurezgagoeskolarik_lur_eskolaz_aldatu_da.mp3 Deskargatu hemen.
Aste nagusia hastear dago Lur, Ilargi eta amama jaiaz gozatzeko irrikitan daude. Gure laguntxoek Zaparrada haur konpartsarekin hainbat ekintzetan parte hartuko dute (kalejira, ogi tailerra, diskofesta,…). Amamak sorpresa itzela ekarri die: txorroskilo pailazoaren bisita! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230714_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko atalean, norbere eta inoren jostailuak zaintzeak daukan garrantzia azaldu die amamak. hiru hartzatxoen ipuina eta animalien kanta zoragarria ere entzun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230520_gaurezdagoeskolarik_hiru_hartzatxoena.mp3 Deskargatu hemen.
Gezurrak esaten badituzue artzain gezurtia bezala amaituko duzue”. Amamak beti esaten du hori, baina zer gertatu zitzaion ba artzain gezurtiari? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230513_gaurezdagoeskolarik_artzai_gezurtia.mp3 Deskargatu hemen.
Zuei lotsa ematen dizue zeozer ondo egiten ez dakizuenean? Helduei normalean bai, eta horregatik gaur amamak eta Ilargik amari lagundu diote etxerako lanekin, euskaltegian dabil euskara ikasten. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230506_gaurezdagoeskolarik_euskaraldiku.mp3 Deskargatu hemen.
