Elhuyarrek sei hitz-jolas jarri ditu martxan jolasen bidez euskara aberasteko. Hitzekin jolasteak euren hiztegia osatzeko eta hitzen inguruko informazio osagarria izateko aukera emango die erabiltzaileei. Hitz-jolasak Elhuyar Hiztegiaren webgunean txertatu dira, eta gaurtik aurrera erabiltzaileek aukera izango dute euskara modu ludiko eta entretenigarrian lantzeko. Jolasak mota askotako erabiltzaileei zuzenduta daude: […]