“Erle produktuak osasun iturri” liburuaren aurkezpena izango da larunbata goizean Bilbon Begoñako udaltegian da hitzordua, Martxel Aizpuruak sinatzen du lana eta UEUk argitaratu du, Bizkaiko erlezainen elkarteak antolatutako ekitaldia da. Bertatik Iñaki Gozanlo izan da gurean. Aurkezpenaren inguruan eta erle produktuak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260224_inaki_erlezaina.mp3 Deskargatu hemen.
Iñaki Gonzalo
Bilboko Udalak Casilda Iturrizar parkearen zati bat itxi du aste honetan, Andrena erleak daudelako.Erle espezie hau ez da erasokorra traba egiten ez bazaie. Zuloak egiten dituzte lurrean arrautzak jartzeko. Erle hau ezagutzeko asmoz Iñaki Gonzalorekin berba egin dugu, erlezaina, Bizkaiko erlezainen elkarteko kidea eta apiterapeuta dugu. Erle bakartiarra dela azaldu […]
