“Erle produktuak osasun iturri” liburuaren aurkezpena izango da larunbata goizean Bilbon Begoñako udaltegian da hitzordua, Martxel Aizpuruak sinatzen du lana eta UEUk argitaratu du, Bizkaiko erlezainen elkarteak antolatutako ekitaldia da. Bertatik Iñaki Gozanlo izan da gurean. Aurkezpenaren inguruan eta erle produktuak izan ditugu hizpide.
Gaurko saioan hiriaz arituko gara. Aztertuko dugu zer hartzen den kontuan hiri bat diseinatzeko, nola eragiten duen hiriak gizartearen konfigurazioan, nola ulertzen dugun segurtasuna… Gaur ere ez gaude bakarrik, Ula Iruretagoiena arkitektoa izan dugu honetaz guztiaz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/trabeskalea/260220_trabeskalea_hirigintza.mp3 Deskargatu hemen.