Errege Kopa irabazi eta gero, Athleticek bere zaleekin ospatu du garaipena, eta 20 urte eta gero Gabarrak berriro zeharkatu du itsasadarra. Getxon hasi eta Bilbon lehertu zen festa, eta guk zuzeneko jarraipena egin genuen. Gabarraren ibilbidean, zaleen ahotsak jaso genituen.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240411_athletik.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo ezagutzeko asmoz pasieran atera gara, badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbita duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Goizalde Landabasorekin geratu gara. […]