BILBO PASIERAN: Itsasadarra zeharkatzen Goizalde Landabasorekin

Bilbo ezagutzeko asmoz pasieran atera gara, badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbita duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Goizalde Landabasorekin geratu gara. Goizalde kazetaria eta idazlea dugu, Radio Euskadin asteburuko goizetan entzun dezakegu, 2000. urtean argitaratu zuen lehen liburua, kronikez betetakoa: “Korte bat mesedez”. Bertan, kazetariak askotan bizitako pasadizuak bildu zituen Landabasok. Azkena, berriz, Garazi Goiarekin idatzi du.  Gutun trukaketa baten emaitza dugu 1.362 km euri. Gu 13 kilometroko ibilbidea proposatu diogu eta berak itsasadarreko kaietan zehar gidatu gaitu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ilargi abeslariak bere lehenengo kantuak aurkeztu dizkigu

og. Abu 12 , 2021
Gaztetatik hasi zuen musikarekin harremana, lehenik trikitixa eta bestelako instrumentuak ikasi eta gero gitarra lagun zuela duela urte batzuk lehengo kantuak sortzen hasi zen. Maiatzean AME estudioan grabatutako lehenengo lana argitaratuko du, Iker Laurobaren laguntza izan du. Gaur “Agur” kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210423_ilargi_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak