Gaurko urrezko kantuaren bila dublinera joan gara non U2 taldea sortu zen. 1976an izan zen, baina Boy izeneko euren lehenengo grabazioa 1980an gauzatu zuten. Bertan zegoen gaur entzun dugun “iniziazio” kantu ederra, I Will Follow, hain zuzen ere. Irlandatik irten barik The Chieftains entzun dugu, abeslari gonbidatuekin osatutako Voice of […]
Jamaika
Gaurko urrezko kantua Irlandatik dator, An Awful Lot of Woman 1970ean kaleratu zuten Skid Row irlandar taldeak (ez nahastu AEBetako izen bereko taldearekin). Gary Moore-ren lehenengo taldea izan zen, baina bertan Brendan Shiels izan zen burua. Psikodeliaren eraginpeko power blues indartsua egiten zuten. Talde haren beste hiru kantu entzun ditugu: New […]
Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an […]
Gaurko urrezko kantua Mongo Santamariak 1963ko Watermelon Man diskoan grabatutako Yeh, Yeh izan da. Rodgers Grant eta Pat Patrickek konposatu zuten doinua eta hasierako bertsio horretan ez dago letrarik, erraz ezagutu daitezkeen La Luperen barreak salbu. Ondoren ateratako bertsioetan letrak entzun ahal izan ditugu, kasurako, Georgie Famek eta Lambert, Hendricks […]
Euskal Herria Jamaika Clash aurkezten izan dugu Fermin Muguruza Bilbo Hiria irratian. Anartz Bilbaok (Gaubasa) eta Jabi Zabalak (irratia.com) elkarrizketa egin, eta bi zatitan eman dugu irratitik. Jamaikan grabatutako BASS-QUE CULTURE dokumentala ETBn emititzen zuten egun berean eman dugu elkarrizketaren txatal luze bat, kantu batzuk tartekatuz. Martxelo Otamendirekin Berria […]