IRRATIA.COM: 51. saioa: Fermin Muguruza eta Martxelo Otamendi

Irratia.com  Euskal Herria Jamaika Clash aurkezten izan dugu Fermin Muguruza Bilbo Hiria irratian. Anartz Bilbaok (Gaubasa) eta Jabi Zabalak (irratia.com) elkarrizketa egin, eta bi zatitan eman dugu irratitik. Jamaikan grabatutako BASS-QUE CULTURE dokumentala ETBn emititzen zuten egun berean eman dugu elkarrizketaren txatal luze bat, kantu batzuk tartekatuz.
Martxelo Otamendirekin Berria egunkariari buruz aritu behar gara, Bilbon aurkeztuko dute Garai berriak ulertzeko kanpaina honen emaitza: maiatzaren 11tik aurrera ikusiko den egunkari berritua. Horretaz, zein Interneteko edizioaz mintzatu zaigu BERRIAko zuzendaria. Programa deskargatu  gura baduzu, HEMEN.

Entzun:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIGARREN LERROAN: Eric Dolphy, Charles Mingus eta Chet Baker

ar. Mai 9 , 2006
Goiko idazpuruak adierazten duenez, hiru musikari handi aukeratu ditu Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratian hamabostean behin egiten duen Bigarren Lerroan irratsaioaren emanaldi honetarako. Lehenik, Eric Dolphy saxo eta flautajolearen Epistrophy, South Street Exit eta Miss Ann kantak; gero, tronboiarekin hasi zen arren, baxua maisukiro jotzen duen Charles Mingus handiaren Prayer […]

Honekin lotuak