Igeriketa aztertu dugu KIROL ESKIROL saioan. Getxo Swim Camp taldearen berri ekarri digu Ibon Arregik, Ibone Belaustegigoitia tranpolin-jauzilariaren ibilerak zabaldu ditugu eta Jon Lopezek waterpolo mundura gerturatu gaitu. Dena ur kloratuan plisti-plasta. Aerobikeko irakasleak, Maite Zuraide igerilariaren Europako errekorra, Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, musika… On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240201_kirol_eskirol_igeriketa.mp3 Deskargatu […]

Izan zaitez Eskirol! Igeriketa Artistikoaren sekretuak zabaldu ditugu saio honetan, eta Etxebarriko Urbarri Sincro Club taldea ezagutu. Maider Garcia eta Yrama Simarro izan ditugu kontu-kantari, uretako sirenen egitekoa azaltzen: bainujantzien grazia, uretako ajeak, musika-hautaketa, entrenamenduak… Kolaboratzaile-sarea ere astindu dugu eta Maite Sarasolaren bertsoa(k), Jon Lopezen iritzia (gure waterpolo-man), Kirol-markak eta […]

Kirolaren lubakian, PING eta PONG ibili gara, mahai tenisean gustura..FEKOOR taldearen izana eta izena ezagutu ditugu Gaizka Larrazabal lagunaren ahotan, eskurik gabe ere mahai-tenisean ari daitekeela erakutsita; Artxandako taldea ekarri digu Sergio Pereirak eta agintariek Bilbon kokatzeko asmoa duten PING PONG ETXEA proiektua ere ezagutu dugu, inklusioa eta osasuna ardatz […]

Kirol Eskirolero maiteok, gaurkoa izan da aurtengo (2021eko) azken kirol-bala Bilbo Hiria irratian. WATERPOLO kirola aztertu dugu itzal handiko partaideekin: Jon Joseba Renteria lankidea Davide Cherci italiar jatorriko lekittarrarekin egon da, Jone Fernandezek Naia Duran Bartzelonan ari zaigun iruñearrarekin egoteko aukera izan du eta Galder Perez eliteko lagunak ere bisita […]