Oporretatik bueltan, prest dugu KIROL ESKIROL saikoaren lehenbiziko bala.
Ur azpiko Hockey kirola aztertu dugu Gasteizko NEREIDA taldeko partaide den Pedro Argoterekin; apnea, kloroa, kirtendun makila eta… gol egitea helburu.
Jon Lopezek Leioako Waterpolo taldearen 25. urteurrenaren harira HIRUKA aldizkarian egindako zutabea oparitu digu
Prosa eta musika uztartuta, Maite Sarasolaren agurrak entzungai…
Aerobik irakasleak berba librean izan ditugu eta Bittor Beaskoetxea gure piloten jaunaren kronika ere gozagarri
Aizu aldizkariaren iraileko alea dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Itziar Ituño izan dute protagonista, besteak beste, euskaraz, ospeaz eta ospetsu izateaz aritu dira. Gainera, Amaia Ruiz ere elkarrizketatu dute formatu laburragoan. Bukatzeko, “Haur Eskolak Iruñean: hasierarako itzulera etsigarria?” izenburupean erroportajea ondu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241014_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.