Pentsionistek, astelehenetako mobilizazioaz gain, larunbaterako manifestazio bat antolatu dute. Protesta horrekin bat egin dute Euskal Herriko eskubide sozialen karta bultzatzen duten eragile sozial eta sindikalak. Pentsio sistema publiko baten aldeko pentsiodunen borroka, 1080 euroko gutxieneko pentsio bermatua, bizitzaren kostearen araberako pentsioen berbalorizazioa, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin bukatzea eta […]

Pentsiodunen egoera salatzeko eta pentsio sistema “duin baten alde” mobilizazioetara deitu dute Bizkaiko pentsionisten elkarteak. Bihar manifestazioak egingo dituzte eguerdiko 12etan eta parte hartzera deitu dute. Salatu dute pentsioak erosahalmena galtzen ari direla, eta Espainiako Gobernuak iragarritako %0,25eko igoeraren aurka agertu dira. Salatu dute ere erreformen ondorioz, bestak beste, erretiroa […]