Euskal Herriko Eskubide sozialen kartako bultzatzaileak bat egin dute Maiatzaren 26rako pentsiodunak deitutako manifestazioarekin

Pentsionistek, astelehenetako mobilizazioaz gain, larunbaterako manifestazio bat antolatu dute. Protesta horrekin bat egin dute Euskal Herriko eskubide sozialen karta bultzatzen duten eragile sozial eta sindikalak. Pentsio sistema publiko baten aldeko pentsiodunen borroka, 1080 euroko gutxieneko pentsio bermatua, bizitzaren kostearen araberako pentsioen berbalorizazioa, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin bukatzea eta pobrezia eta prekarietatea eragin duten lan eta pentsio erreformen derrogazioa lehen bait lehen burutzea eskatu dute. Guzti hauek kartan jasotako eskubideak dira, euskal erakundeei lehen bait lehen bermatzea eskatu dieta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Sexualitatea eta familia

al. Mai 21 , 2018
Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea eta familiaren inguruan mintzatu da. Hezkuntza formalean sexualitatea garrantzitsua bada familia eta gurasoekin ere landu behar da. Ikastetxetik ateratzen direnean ume eta gazteak era familian landu beharko dute gaia. Guraso askok sexualitateaz hitz egitea antisorgailuez hitz egitea dela uste dute. Beraz, sexu praktikek izan […]

Honekin lotuak