Udaberriko bertso saioak heldu dira Santutxuko Karmelo Plazara. Maiatzaren 9an, 13:00ean hasita bertso uholdea izan genuen, urteroko zita. Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Aitor Servier izan ziren kantuan; gai-jartzaile lanetan, Irati Erkizia. Bertso-aukeraketa diktatoriala entzungai. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260602_potto_santutxu_kamela.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle […]